Activitats del curs   ·   Trajectòria històrica   ·   Directori   ·   Publicacions   ·   Miscel·lània

 

 

 

 

La SCG és l'àmbit de trobada dels geògrafs i geògrafes catalans més destacat...

Era SCG ei er encastre des geografs e geografes catalanes mès destacadi...

La SCG es el lugar para el encuentro más relevante de los geógrafos catalanes...

SCG elkartea Kataluniako geografo gailenen bilgunea da...

A SCG é o lugar de encontro dos geógrafos e geógrafas catalães mais destacado...

La SCG est le lieu de rencontre le plus renommé des géographes catalans...

The SCG is the more important gathering space for geographers in Catalonia...

 

 

 

La Societat desenvolupa les seves activitats en les terres de llengua i cultura catalanes. El català serà, doncs, la llengua pròpia de la Societat i la que serà usada normalment en tots els seus actes i publicacions. [Estatuts de la Societat Catalana de Geografia, art. 4].
 

Societat Catalana de Geografia (SCG) elkartea Kataluniako geografo gailenen bilgunea da. Eduard Fontserè geofisikariaren ekimenez sortu zen, 1935ean, Institut d’Estudis Catalans delakoaren adar gisa. Pau Vila izan zen aurreneko lehendakaria. Gerra zibilaren eta erregimen frankistaren ondorioz, haren jarduera 1947 arte eten zen. 1970eko hamarkadan zehar, erakundeak normaltasunera itzuli ahala, Societat Catalana de Geografia elkarteak gizartean zuen presentzia zabaldu ahal izan zuen. Lluís Solek bultzatu zuen apustu berritzailea erabakigarria izan zen elkartea irmotzeko. Belaunaldien zein zientziaren aldetik berritu zen, eta harremanak estutu ziren unibertsitateko geografiarekin; izan ere, orduan ezarri berri zen Bartzelonan. 1980ko hamarkadan, Societat Catalana de Geografia jarduera mamitu zen, besteak beste, Treballs de la Societat Catalana de Geografia aldizkarian (1984az geroztik) eta Kataluniako lehen geografia batzarrean, 1991n. Azken urteotan, elkarteak nazioarteko garrantzia sendotu du, mundu osoko geografoak gonbidatu baititu hitzaldiak ematera.

Elkartearen jarduerek barne hartzen dute komunikazio eta zabalkunde akademikoaren hainbat mota, eta jarduerok urritik ekainera bitartean egiten diren ikastaroetan garatzen dira. Ikastaro bakoitzean bederatzi bat hitzaldi ematen dira, diziplinari dagozkion askotariko gaiei buruz, Katalunia eta Herrialde Katalanak, Espainia edota mundua aintzat harturik. Jarduera horrek erakusten du elkartearen jarraitutasuna 1935az geroztik. Bestalde, 1973. urtetik, gaurkotasuneko gaiei buruzko zientzia ekitaldiak antolatzen dira, bai eta ikastaroak eta mintegiak ere, geografiako gai jakinetan teoriaren aldetik sakondu eta eguneratzearren. Era berean, ikastaro bakoitzean ikasketa irtenaldiak egiten dira Kataluniako hainbat tokitara. Elkarteak Aste Santu inguruan bidaia antolatzen du 1998. urtetik, arro mediterraneoko herrialde bateko beste kultura batzuk ezagutzeko xedearekin.

Premi Lluis Casassas ikasleentzako eta lizentziatu berrientzako saria da, eta helburutzat du geografiari buruzko ikerketan hasteko lanak egin daitezen sustatzea. 1995az geroztik, urtero egin da sarirako deialdia.

Premi Joan Palau Vera izeneko saria 2004an antolatu zen lehen aldiz, eta batxilergoko ikasleen ikerketa lanak, geografiako edozein arlo eta gaitakoak, saritzen ditu.

Treballs de la Societat Catalana de Geografia seihilabetekari akademikoa da, eta geografiari dagozkion gaiak jorratzen ditu. Bai testu argitaragabeak zein elkarteak antolaturiko hitzaldiak eta ekitaldiak argitaratzen ditu. Artikuluak onartzeko, zentsoreen sistema baliatzen da, eta argitaratze kontseiluan mundu osoko geografoak daude.

Obrador Obert webgunea da elkartearen informazio iturri iraunkorra. Webgunean honako hauek daude: ikastaroko jarduerak; bazkideen edo laguntzaileen gidazerrenda; SCG elkartearen ibilbidea; eta informazio osagarriak dituen orotariko atal bat.

Nola egin bazkide. Geografian interesa duen edonor egin daiteke SCG elkarteko bazkide. Ondoko eskabidea bete behar da, besterik ez. Arauzko baldintza da bi bazkide numerariok aurkez dezaten sartzeko eskabidea. Ezin baduzu horrelakorik lortu, bidal iezaguzu eskabidea, eta, hala badagokio, zuzendaritzako bi kidek sinatuko dizute ofizioz. SCG elkarteko bazkide izanik, bai Treballs de la Societat Catalana de Geografia aldizkaria bai elkartearen gainerako argitalpenak eskuratzen dira, kostu gehiagorik gabe.

 

  Pàgina actualitzada el
28 de gener de 2011
optimitzada per a Internet Explorer
pau·alegre·fecit·mcmxcix·mmxvii
Qualsevol persona interessada en la geografia pot associar-s'hi.
Si us plau, complimenteu la butlleta de sol.licitud d’ingrés.
    Societat Catalana de Geografia
Filial de l'Institut d'Estudis Catalans
Carrer del Carme, 47 / 08001 Barcelona
scg@iec.cat